HARRIAK 2020

Koordinazioa: Leire Muñoz

2016ko, 2017ko, 2018 eta 2019ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek bostgarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2020

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.
Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin.

HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.

Helburu nagusia programari jarraipena ematea da. 2016an, 2017an, 2018an eta 2019an inplementatu diren lekuak finkatzen saiatuko da, hala nola esperientzia esparru berrietara zabaltzen.

2020ko programa 

Eskolondo Herri Etxea | EA, Bizkaia
Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen  erakusketa
Uztailaren 17tik – abuztuaren 14ra

Arenatzarte | GÜEÑES, Bizkaia
Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen erakusketa
abuztuaren 22tik – irailaren 18ra

Uhagon Kulturgunea | MARKINA – XEMEIN, Bizkaia
Cuerpos extraños cerca, ekintza- eta topaketa- eguna
abuztuaren 29an

Kulturate | ARRASATE, Gipuzkoa
Ez bultza egin! erakusketa
irailaren 25etik – urriaren 24ra

Oxford Aretoa | ZUMAIA, Gipuzkoa
3 + 1 20” erakusketa
urriaren 9tik – azaroaren 1era

Bastero Kulturgunea | ANDOAIN, Gipuzkoa
Paladin erakusketa
urriaren 30etik –  azaroaren 27ra