harriak: “itzuli barik” erakusketaren jarduera osagarriak

Artisten lana tripetatik ezagutu eta erakusketan “interferentziaren” bat planteatuko da kolektiboki, eta kontrako norabidean, artisten praktikak TTAK! osatzen dutenen partehartzeaz kutsatuko dira. Erakusketa inguratu edo zeharkatuko duten zenbait jarduera bildu ditugu Arrasaten, erakusketa bera txoko eta prisma ezberdinen bidez afektatzeko helburuarekin. Alde batetik, herrian oso aktibo dabilen TTAK! gazte taldearekin elkarlana sustatu nahi duen arte laborategi bat garatu dugu. Bertan Alazne, Daniel, Nataliak eta Leirek zenbait ariketa planteatu dituzte, artisten unibertso metodologikoa TTAK!-eko taldekideekin partekatzeko.

Momentuz Ekiñek inaugurazio festan joko du eta publikazio kolektibo batean bilduko ditugu laborategian sortutakoak. Horretaz gain, arte praktika feministak lantzeko lantegi bat antolatu da gazteen interesetatik abiatuta. Kulturaren ideia zabaltzea ere bada gure helburuetariko bat, horregatik arte garaikidea plaza bezala erabili eta 4 bertsolariz osatutako bertso-saio bat antolatu da. Bukatzeko, Arrasateko historia ekarriko dugu zentrora, artisten piezak bertako kontestuan irakurri eta bestelako kutsadurak bilatzeko.

Jarduera Osagarriak

Irailak 6,7,8:

– Arte Laborategia. Alazne Zubizarreta, Daniel Llaría, Natalia Suárez eta TTAK! gazte taldea

TTAK! gazte-taldeko partaideekin batera egindako arte laborategitik ateratako argitalpena.

 

Irailak 20, 19:00etan:

– Bertso-saioa. Miren Artetxe, Maddi Gallastegi, Maider Arregi, Ane Zuazubiskar.
– Bertsio-kontzertua. Ekiñe Casado

 

Urriak 20, 12:00etan:

– Bisita gidatua. Ana Isabel Ugalde