harriak: “palimpsesto” erakusketaren jarduerak osagarriak
10/10/2017 - 11/10/2017
Euskal paisaiaren pertzepzioa eta interpretazioa kareharriaren bidez.
Maria Bocosek, bere ikerketaren bidez eta “Paisaia gure buruaren eraketa bat da, eta, beraz, berregina izan daiteke” enuntziatuan oinarrituta, lantegi bat proposatu zuen, erakusketarekin batera egiteko. Lantegiak atal teoriko bat eta atal praktiko bat izango zituen; alde batetik, kareharria zer den azaltzeko eta, beste batetik, materiala esperimentatzeko. Proiektu honetan, kareharria izan zen euskal paisaiaren konplexutasuna ondoen ulertzen lagunduko zuen tresna. Beste errealitate batzuk sortzeko elementutzat hartua.
Aita Larramendi Ikastolako giza eta gizarte zientzien batxilergoko 2. mailako 18 ikasleekin egindako tailerra.