harriak: Xena erakusketaren jarduera osagarriak

Haurrentzako buztinezko sirenen lantegia
  • 12:00-13:30 Haurrentzako buztinezko sirenen lantegia, Horcasitas jauregiko lorategian (1. zatia)
  • 17:00- 17:45 lantegiaren jarraipena Cadagua ibaiaren ertzean (2. zatia).

Ainhoa Lekerikak emango du lantegia eta haurrei zuzenduta dago.  Susana Talayerok, Harriak-eko bitartekariak, tailerrean zehar lagunduko dio artistari.

Tailer horretan, 15 bat haurrek buztin zuriz sirenak moldekatuko dituzte, Ainhoak Horcasitas Jauregian erakutsitako lanari buruz egindako proposamen batetik abiatuta. Tailerra egiten hasi aurretik, haurrek erakusketa ikusiko dute, artistarekin eta bitartekariarekin batera.   Jauregiko lorategian sirenen irudiak moldatuko dituzte eta bertan utziko dituzte lehortzen (lorategiaren inguruneko hainbat lekutan) 17:00ak arte. Ordu horretan, haurrak, artista eta bitartekaria ibaiaren ertzera joango dira, ausaz hautatutako sirenetako bat botako dute, ibiaren korrontean zehar joan dadin.

Autotunearekin errezitatzea

18:00etan Autotunearekin errezitatzea M. Benito Pírizek, erakusketa-eremuan, hiri-kultura eta sorkuntza bera lanerako material gisa hartzen dituen praktika artistikoari buruzko bere testuak  errezitatuko ditu autotunearekin. Ekintzak 15 bat minutu iraungo du.

Balmasedarako prozesu irekiaren erakustaldia

18:30etan Balmasedarako prozesu irekiaren erakustaldia. Ander Perez Puellesek Balmasedako kaleetan zehar bideoan grabatu duen pieza bat nola egiten den erakutsiko du erakusketa-eremuan, zuzeneko proiekzio baten bidez. Egiten ari denaren arabera planteatutako ariketa horrek, era berean, bide emango dio bere produkzio artistikoaren inguruko lan-prozesuak berrikusteari, publikoaren parte hartzearen bidez. Ekintzak 20-30 bat minutu iraungo du.

Chavezitoren performancea

19:00etan Chavezitoren performancea Horcasitas Jauregiko lorategian. Bapore Atelierrekiko jarduera.

*Txakoli Astorbizea (edizio mugatua), OREXINALEK eskainia Balmasedako kultura eta ondare elkarketa.