harriak: “zabor zuria” erakusketaren jarduera osagarriak

Zabor Zuria erakusketaren inaugurazioa urriaren 14a, ostirala, 19:00etan Serpienteren kontzertuarekin.

Fotografiar vivir: del paso de lo personal a lo común (Bizitzaren argazkia: pertsonaletik orokorrera) hitzaldia urriaren 5a, asteazkena, 19:00etan Oihana Garro eta Lorea Alfarorekin.
Oihana Garrok intimitatearen kontzeptua eta artistek nola erabiltzen duten aztertuko du. Lorea Alfarok bere lanetako batzuk aurkeztuko ditu. Eguneroko irudi eta elementuak erabili ditu lan horietan, bere proposamenak gauzatzeko herri-adierazpenerako bitartekotzat.

Artistekin topaketa urriaren 27an, ostegunean, 19:00etan Kulturateko erakusketa-aretoan.
Publiko zabalak topaketan parte hartzeko aukera izango du, eta erakusketan dauden lanen jatorria, beraien arteko harremana eta muntatze-erabakiak azaltzeaz gain, partaideek ager lezaketen beste edozein galderari ere erantzungo diote artistek. Informazio gehiago Kulturaten.

Bisita-ordutegia Kulturaten
Astelehenetik ostiralera10:30-13:00 eta 17:00-20:30
Larunbata17:30 – 20:30