HARRIAK

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.

Programa Euskal Autonomia Erkidegoko kultur etxeetako hainbat aretotan jorratuko da, gorabidean datozen artista eta bitartekarien partaidetzarekin, gailentzen ari direnaz bereziki arduratuz.

HARRIAK eremuak-en ekimena da, eta herri txikietan sorkuntza garaikidearekiko sentiberatasuna bultzatzera eta artearen inguruko lan- eta gogoeta-prozesuak ikusaraztera bideratuta dago.

Harriak BIRA 2024an sortu zen programaren bigarren zati modura, kultur etxeei autonomia handiagoa emateko helburuarekin, eta hala udalerri bakoitzean arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko.