‘anboto’ liburu-aurkezpena

Imanol Marrodan artista eta argazkilariak “Anboto” gerturatuko digu, liburu formatua hartu duen argitalpena, bost urte baino gehiago iraun dituen esplorazio baten emaitza. Liburua egiteko mendiaren eta bere ingurunean hainbat sormen-lan burutu ditu Marrodanek. Artea eta natura erlazionatzen ditu eremu natural enblematiko honen hainbat ikuspegi sustatzeko. Bidaia eta hurbilketa garraio gisa, artistak argiaren aztarna erabiltzen du espazioaren edo paisaiaren forman aldaketak edo naturaren egoera ezberdinak islatzen dituzten modulazioak kartografiatu eta inbentariatzeko. Azken planoan uzten du gizakiaren presentzia eta bere begirada jartzen du “figurarik gabeko” paisaian. Era honetan paisaia eta mendi hau, Anboto, berriro behatu ahal izango dugu hain ezaguna ez den alde misteriotsuan arreta jarrita.

Liburua banatuko da Durango azokan abenduaren 4tik 8ra arte  (stand 20an)