eremuak, arte garaikidean testuingurua ekoizteko Eusko Jaurlaritzaren programa irekia da. eremuak-en helburu nagusia artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea da, eztabaidarako eta topaketarako giroa sortzea, eta errealitate artistiko garaikidearen behatoki gisa funtzionatuko duen lantoki bat gaitzea.
Euskal Herrian arte garaikidearen eztabaida garatzen den testuinguruak errazten, optimizatzen eta/edo hobetzen laguntzen duten ekintzak egiten ditu eremuak-ek.
eremuak-ek bere ibilbidea 2010en hasi zuenez geroztik, arte garaikidea eta beste jarduera artistiko eta diskurtsiboak sozializatzea bilatzen du, ekoizpenaren eta difusioaren arteko beharrezko korrelazioan eraginez. Horrela, eremuak-ek deialdi ireki eta jarraitua bezala funtzionatzen du, sormenari, interpretazioari eta bitartekotzari lotutako proposamenak ekoizten dituena.
Halaber, eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturaren arloko jarduera garaikideentzat garrantzia duten beste gai batzuk jorratzeko, hitzaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. eremuak-en jomuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, berriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.
2020tik, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da eremuak programaren harrera-egoitza, Donostian. Aurretik, 2016tik 2019ra izan zen Azkuna Zentroa, Bilbon, Artiumen bidez bost urtez garatu ondoren, Gasteizen.
eremuak txandakako Batzorde Tekniko baten bidez egituratzen da, sektoreko artista eta eragile independenteek osatua. Batzordea da eremuak-en erabaki-organo nagusia, eta berak diseinatzen du programa, haren ekintzak zuzendu eta gauzatuz.
Egungo Batzordea:
- 2024 martxotik, Raúl Domínguez. Artista
- 2023ko martxotik, Iñaki Garmendia, Artista.
- 2022ko urtarriletik, Leire Muñoz. Artista.
Aurreko Batzordeak:
- 2020 ots – 2024 api: José Ramón Amondarain. Artista
- 2019 mar – 2023 mar: Aimar Arriola. Komisarioa, editorea eta ikertzailea.
- 2018 mai – 2021 abe: Maider López. Artista.
- 2017 api – 2020 mar: Iñaki Imaz. Artista eta irakaslea.
- 2016 urt – 2019 api: Leire Vergara. Komisario eta Bulegoa z/b ekimeneko kidea.
- 2014 abe – 2018 eka: Pello Irazu. Artista.
- 2013 ira – 2017 eka: Itziar Okariz. Artista.
- 2012 urt – 2015 abe: Peio Aguirre. Arte kritikaria eta bere eskuko komisarioa.
- 2010 aza – 2014 abe: Beatriz Herráez. Artearen historialaria eta komisarioa.
- 2010 aza – 2013 uzt: Nuria Enguita Mayo. Artearen historialaria eta komisarioa.
- 2010 aza – 2013 uzt: Fernando Illana. Artista eta Trayecto galeriako programazioaren zuzendaria. Vitoria-Gasteiz.
- 2010 aza – 2012 abe: Pedro G. Romero. Artista.
- 2010 aza – 2012 urt: Daniel Castillejo. ARTIUM Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko zuzendaria.
- 2010 aza – 2012 urt: Juan Luis Moraza. Artista.
eremuak koordinazio-kudeaketa:
Ane Ibarzabal
Komunikazioa:
Gorka Eizagirre
HARRIAK-en koordinazioa:
Oier Iruretagoiena
Argitalpenen koordinazioa:
Eneka Fernández
Argitalpenen diseinua:
Maite Zabaleta
eremuak koordinazioa-kudeaketa:
eremuak@eremuak.eus
Komunikazioa:
komunikazioa@eremuak.eus
HARRIAK koordinazioa:
harriak@eremuak.eus
Argitalpenen koordinazioa:
aldizkaria@eremuak.eus
- 2016ko maiatzaren 3ko programa aurkezteko prentsaurrekoa.
- 2020ko urriaren 13an Tabakaleran programa aurkezteko prentsaurrekoa.
- 2016ko maiatzaren 10ean emandako elkarrizketa Bizkaia Irratiko Talaipe saioan. Pello Irazu-k, eremuak programaren batzordeko kideak, azaltzen ditu eremuak programaren helburuak eta azken aldian egiten ari ziren ekintzak, besteak beste, HARRIAK programa berriaren hainbat erakusketa. HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.