inmersiones 2018

Inmersiones, funtsean, azaleratzen ari diren artisten biltzarra da. Haren inguruan jarduera batzuk antolatzen dira, biltzarreko aurkezpenak indartu, lagundu, irudikatu eta aberasteko asmoz. Jarduerak gertatzen diren astebete horretan ezagutzak partekatzea da kontua.

Edizio honetan María Ptqk izango da jardueren komisarioa. «Suaren inguruan» izenburuaren pean, sorgin-jarduera garaikideak landu nahi ditu, halakotzat jota ohiko inguruneetatik kanpo dauden jakituriak (agintaritzarik gabeko ezagutzak edo legitimatu gabeak, normaltasunetik kanpoko metodologiak, arte klandestinoak edo mugakideak, sasi-zientziak edo bazterreko zientziak) nahiz ahizpatasun-inguruneak eta modernotasunaren xarmatik babesteko babeslekuak.

Irekierako ekitaldiak:

Azaroaren 29a, osteguna
19:00etatik aurrera
Zas Kultur

Araoen lehiaketari buruzko erakusketa – Inaugurazio-ekitaldia
Hogei artistak hartu dute parte, online egindako deialdiari erantzunez. Araoak sare sozialetan argitaratu dira eta erregistro erara erakutsiko dira Zas Kultur aretoan Inmersiones 2018 egiten den bitartean. Moonshakers taldearen Viajera del no-mundo («Ez-munduko bidaiaria») soinua izan da arao irabazlea.

Educacciones erakusketa: «Reconocer» (Aitortzea), Rakel Gómez Vazquezek ikastetxeekin batera egindako lana – inaugurazio-ekitaldia
Hemen informazioa:  https://inmersionesgasteiz.wordpress.com/2018/11/02/reconocer-por-rakel-gomez-vazquez-para-educacciones-2018/

Bego Antón: Haiek Danak Sorginak – Txostena
Rakel Gómez Vázquez: Reconocer – Hitzaldia

Abenduak 1, ostirala
19:00etatik aurrera
Zas Kultur

Ania González eta Horacio González: Burla Negra – Hitzaldia
Ana Longoni: Embustes de la memoria – Hitzaldia

BILTZARRA
Abenduaren 1a, larunbata
10:30etik aurrera
Ortzai antzokia – goizez
Zas Kultur – arratsaldez

Hitzaldiak:
Beatriz Perales: Kenneth Anger zuzendari garaikidearen filmetako baten (Invocation of my Demon Brother) azterketa eta interpretazioa.
Oihane Iraguen: Jardunbide akusmatikoak. Eguneroko fantasmagoriak.
Mariana Unda
Miriam Isasi
Raquel Asensi: emakume zeramika-egileei buruzko ikerketa; «txikitzat» jotzen den eskuzko arte-jarduera.
Belén Cerezo: Clarice Lispectorren idazkera
Sandra Amutxastegi: Migratzaileak atzerritarrak barneratzeko zentroetan sartzea, sorgin-ehiza garaikidea
Carmen Tomé

Ekintzak:
Ana de Vicente: Zorrotzaurreko hirigintza-proiektuari buruzko sorginkeriaren aurkakoa
Raketa Brokovitx
Lourdes de la Cal
Raquel Meyers: Mekanografiako akelarre-performance hedatua eta kode binarioa.
Garazi Gorostiaga: Soinuzko esku-hartzea
Idoia Zabaleta: Energia-gestorea
Terri Florido