iturfest 2017
ANTespacio elkarteak Iturfest mikro-jaialdi artistikoa antolatu du, hirugarren aldiz jarraian, Bilboko Zazpi Kaleetako periferia kulturalean kokatuta dauden Iturribide eta Prim kaleetan.
Jaialdi osoan zehar, Saioa Olmoren “Susurrando el futuro” INSTALAZIOAK (Prim kaleko Museo Arkeologikora sartzeko korridorean dagoen instalazio soinuduna) eta Gorka Olmoren marrazki-instalazioa (Patxi Harategia eta Pepita-Iturribide Arrandegia) bisitatu ahal izango dira. Horrez gain, Adelita Husni-Beyren Convenciones de uso del espacio (kaleetan) eta José Juradoren (errezetez egindako instalazioa, auzoko saltoki arabiarretan) KARTELAK egongo dira.
2017ko urriaren 13a, ostirala
11:00 Prentsaurrekoa (Arkeologi museoko patioan, Prim kaletik sartuta).
19:00 ITURFESTen inaugurazioa (Arkeologi museoko patioan, Prim kaletik sartuta).
19:00-22:00 Sahatsa Jauregiren loop bideoaren proiekzioa (Lonja, 82. eta 84. zenbakien artean).
20:00 Oihane Sánchez (La espuela taberna).
22:00 Helena Goñi (Metalworld taberna).
2017ko urriaren 14a, larunbata
12:00 Transito´s in Walk, Ana Capillaren ibilbidea (Prim-Iturribide iturri-plazan hasiko da).
19:00 Sahatsa Jauregiren loop bideoa (Lonja, 82. eta 85. zenbakien artean).
20:00 Oihane Sánchez (La espuela taberna).
22:00 Helena Goñik diseinatutako kamiseten zozketa (Las ruedas taberna).
2017ko urriaren 15a, igandea
12:00-14:00 *Haurrentzako FANZINEROSO tailerra (6 eta 14 urte bitarteko haurrentzat), La Tourette (Coloreart, Prim kalea, 8).
2017ko urriaren 16a, astelehena
17:00-19:00 *Rap-tailerra emakumeentzat, La Furia raperoaren eskutik (Tattoo Comanche, Iturribide kalea, 43).
2017ko urriaren 17a, asteartea
19:00 Arte Ederretako eta EHUko ikasleek egindako film laburren proiekzioa (La Espuela tabernaren pareko plazan).
2017ko urriaren 19a, osteguna
20:00 BOUHIA – Bereber musikaren kontzertu akustikoa (La Espuela tabernaren pareko plazan).
2017ko urriaren 20a, ostirala.
17:00 Oholtza, Beñat Krolemen ibilbidea (Unamuno plazan hasiko da).
19:00 Mikroantzerkia, Los Tartígrados (Iturribide kalea, 43).
(*) Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da. Horretarako, bidali zure datuak helbide elektroniko honetara: colectivoant@gmail.com
informazio gehiago