itzulinguruka arrasaten
20/10/2019
12:00etan
Arrasaten itzulinguruka edukia eta edukitzailea lotuko ditugu: Barik erakusketa bere gertuko kontestuan irakurriko da. Kulturate aretoa eta berau gordetzen duen eraikinetik hasita, aurreko plaza eta bertan zegoen merkatuaren istorioak ezagutu eta alde zaharreko kaleetan barna ibiliko gara, antzinako harresiaren aztarnak ikusi eta herria gure gorputzekin neurtuz.
Ibilbidea Ana Isabel Ugaldek gidatuko du, Arrasateko istorioetan aditua.
Izen ematea (25 pertsonentzat), telefonoz edo mailez egin daiteke:
telefonoa: 943 25 20 20
emaila: kultura@arrasate.eus
Partekatu: