Apeadero. Aurkezpen jardunaldia

Parte hartuko duten gonbidatuak:

Kampai, Tripak-ek aurkeztua, Kikeku haurreskola, Ander Pérez, Miren Arenzana eta Manuel Cirauqui

Urriaren 25ean ospatuko da eremuak programaren aurkezpena Guata Kultur Fabrikan, programaren harrera egoitza berri gisa. Guatan eta Zine Antzokian egingo den ekitaldia doakoa izango da eta jende guztiarentzat irekia.
eremuak Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa irekia da, arte garaikidearen testuingurua sustatzeko sortua. Helburu nagusia da artistei, sortzaileei eta sorkuntzaren inguruko eragileei plataforma bat eskaintzea, eztabaida eta topaketarako guneak erraztea, eta egungo errealitate artistikoaren behatoki gisa funtzionatuko duen lantoki bat prestatzea.
Jardunaldiaren helburua programaren berezko jarduera eta azkenaldian lagundutako proiektuen aniztasuna partekatzea eta ikusaraztea da, baita eskualdearekin topaketa eta truke-gune bat sortzea ere. Horrez gain, eguneko programazioan Guatako eraikinerako espresuki ekoitzitako proposamenak estreinatuko dira, eta Film Material komisario-gunearen bigarren edizioa ere egingo da, ikus-entzunezko proposamenak aurkezteko.

Antolatzailea

eremuak. Eusko Jaurlaritza. Kultura eta hizkuntza politika saila

Kolaboratzailea

Zallako Udala