jornadas 101

101 Noela Covelok, Laura Fernández Antolinek, Sara Gonzalez de Ubietak eta Guillermo Orjalesek 2017an sortutako kolektiboa da, modaren praktikarako plataforma bat sortzeko asmoz.

Artisten eta diseinatzaileen esparru zabal bat osatzea da helburua, ikuspegiak eta ezagutza partekatzeko. 101 produktuaren izaeraren eta janzteko moduaren mugak gainditzen dituzten piezekin lan egiten du: espazioaren, gorputzaren eta materiaren arteko erlazioak aztertzen ditu.

Organismo biziek beti sortzen dute hondakin-fluxua. Arqueología del desecho k hondakina informazio-iturri baliotsu gisa lantzea proposatzen du, modaren organismoak nola funtzionatzen duen ulertzeko. Emaitza organismo ekoizle horren estetika aztertzea da, hondar-ikuspegi desberdinetatik eta sortzeko gogo geldiezinaren emaitza gisa. Proposamen multisentsorial horrek espazio publikoaren eta erakusketa-espazioaren arteko muga desitxuratzen du, hurbiltzen direnentzako jarduera eta tailerren programa bat proposatuz.

    • Beatrice Oettinger
    • Benoît Le Boulicaut
    • Drakis (Ulldeter/Candlelight)
    • Dogartzi Magunagoicoechea
    • Isaac Anis
    • Isabella Kressin
    • Firpal Jawanda
    • Lewis Dussurget
    • Selectya Glossy
    • Ser Viu

☆ ⋆ ‿︵✧‿✦ JORNADAS 101 ✦‿✧︵‿ ⋆☆

Tailerretan eta jardueretan parte hartu duten artisten praktikekin eta ezarritako loturekin elkarrizketan “101” ek egindako ikerketari buruzko topaketa, hausnarketa eta esperimentaziorako lau egun.

Bertaratzeko bidali mezu bat helbide honetara: 101.Asociacióncultural@gmail.com edo mezu pribatu bat, zein tailer edo tailerretan parte hartzea gustatuko litzaizukeen zehaztuz. 

⋆ ✄┈┈┈┈┈┈┈ ✩♬⸙͎۪

➣ ¡ℙ?????????! – Urriak 29: 16:00 ~ 20:00
Argazki-saio honetan gonbidatuak erakusketa-gunearekin bizi dira. 15 plaza.

Erakusketaren irekiera – Larunbata 11:30 ~ 14:00

➣ ℝ???????? + ℂ??????????? ????????? ?? ??????? – Urriak 30 ~ azaroak 21
Erakusketan parte hartzen duten artisten zenbait praktika erakusketa-espazioarekin lotzen dituen lan parte-hartzailea. Gure argazki-oroitzapenak ehun-euskarrian inprimatuko ditugu. Kakorratza eta korapiloak egingo ditugu fatxada ehun-hondarrez estaltzeko, kolektiboki ehunduz. Proposamen horiek erakusketa osoan zehar egongo dira martxan.

➣  ????? ?? ??????????? – Urriak 30: 17:00 ~ 21:00
Arratsaldeko festa Ulldeter-en eta Selectya Glossy-en musika saioekin. Instalazioa bisitatzea eta Ulldeter-ek eta Candlelight-ek (Drakis) egindako soinu-paisaiak entzuteko saioa.

Erakusketaren irekiera – Igandea 11:00 ~ 14:00

ℝ????? ?????? – Urriak 31: 17h ~ 19h
Erakusketan parte hartzen duten artisten hainbat praktika erlazionatzen dituen tailerra. Bitarteko prekarioetatik abiatuta, gure jantziak kolektiboki berregingo ditugu. 8 plaza.

➣ ??????: ?? ???? ?? ????? – Azaroak 1: 12:30h ~ 15h
Taldeka prestatuko ditugu sasoiko osagaiekin egindako janari baten elementuak, sukaldaritza beganoa. Ezinbesteko edalontzia, platera, ahozapia, sardexka, aiztoa eta koilara. 20 plaza.

Arqueología del desecho

  Urriak 29 ~ Azaroak 21

Asteazkenetik igandera, 17:00etatik 20:00etara + ordua eskatzen

  Divinoteka, Hiru Zutabe Pl., 2,

48003 Bilbo, Bizkaia