jose luis solaun, zeramika eta gizartea: “Erdi Aroko buztingintza Euskadin”

JoseLuisSolaun_BaporeAtelier_Eremuak

Konferentzia honen helburua da buztinlarien lanbidearen bilakaera azaltzea, Euskadin, Erdi Aroan (VIII. mendetik XIII. mendera); hala, zeramika ekoitzi eta banatzeko hainbat ereduri egingo zaie erreferentzia. Horretarako, azken urteotan batez ere Araban egindako indusketa arkeologikoetan berreskuratutako zeramika-erregistroa hartuko dugu oinarri. Planteamendu hori nahitaezkoa da; izan ere, Erdi Aroko idatzizko iturrietan ez dago buztingintza tailer baten egiturari buruzko deskribapenik, ezta bertako ekoizpenari, merkataritza-harremanei, buztina ateratzeko eskubidearen truke ordaindu beharreko kanonari, ziurrenik lanbidea arautzen zuten araudiei eta abarri buruzko azalpenik ere.

Hitzaldia, Martxoaren 25ean 19etan (Dohainik)

Aurretik izena eman beharra Horkasitas jauregian ostegunetik igandeetara edo baporeaerier@gmail.com

Gehienez ere aipamen toponimiko batzuk aurki ditzakegu, herri eta herrixken ozeano batean buztingintza-jarduera zehatza existitu izana adierazten dutenak, nahiz eta ziurrenik beste hainbat herritan ere lanbide horretan arituko ziren. Ondorioz, jardunaldi honetan aurkezten diren interpretazio-proposamenek honako hau dute oinarri: zeramika ezagutza historikorako tresna bat da eta gai da hura ekoitzi eta kontsumitu zuten giza taldeei buruzko informazioa emateko. Hala, zeramikaren historia sozial baten laburpena egitea izango da xedea.