konspiratzera behartzen gaituzten egoerak maite ditut nik. mawatres
2/2 GLOSARIOA. Hitz zaharrak, esanahi berriak. Gueñes
Poesiaren ondoren proiektuarekin batera topaketa egitea proposatu zen, Gueñesko Andra Mari Dantza Taldearen lankidetzarekin eta MawatreS artistak kudeatuta. Lehenengo hartu-emanean proiektuaren edukia eman zen ezagutzera, erakusketa-proposamena zabaltze aldera; monumentuaren kontzeptuari buruzko bateratze-lana egitera bideratu zen azterketa, monumentua eskultura-jardunaren gune identifikagarria dela kontuan hartuta. Memoria, esanahia edo omenaldia kontzeptuak landu zituzten, besteak beste, elkarrizketetan. Komisarioaren apustua eta herritarrek osatzen duten dantza-taldea lotzen saiatu ziren. MawatreS berak “Yo amo las situaciones que nos obligan a conspirar” (konspiratzera behartzen gaituzten egoerak maite ditut nik) izeneko proiektuan probatu zuen lan kolektiboaren metodologia erabiliz, dantza-taldeak glosarioaren jarraipena proposatu du, gorputzaren alderdian eta alde tradizionalean errotuta dagoen jarreratik abiatuta. Metodologia horrekin kontzeptuei esanahi berria eman nahi zaie, jardun pertsonala medio. Dantzari jarrera hartuta, erabaki dute gorputzean, irudian eta erregistroan oinarrituta hartuko dutela parte glosarioan, eta ez hitzaren bidez.
Honako kontzeptu hauek hautatu eta berrinterpretatu dituzte euren jardunaren bidez: Gurutziltzaketa–Oroipena–Jokoa / marmutx–Gudari