leire ugalde-ren liburua
Pozarren nago La Lavanderan argitaratzeagatik, Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguezekin.
Oraindik ez dakit nolakoa izango den liburua.
Antolatzen hasi naizen infinitutasunak kikildu egiten nau.
Ez dakit zer dagoen ere.
Garbiketa egiteko urte polita eta gogorra izango da.
Bere garaian behar izan nuen testu bakoitzari eskerrak emateko unea (bizitza berri batera eraman ninduten, orain gogoan ez badut ere).
Ikerketa batzuk hasita egongo dira, egunerokoa, kontakizuna.
Koadernoan boligrafoz egin dudan marrazkiren bat.
Lurrundu egin diren idatzi batzuk: euren baitan galtzen doazenak, ezerezean gelditu arte.
Bigarren ahots batzuk.
Liburuaren errealitatea, liburua bera lantzen den garaiaren araberakoa izango da.
Konposizioari buruzko ideiaren bat badut (kanpaiak bezalako liburua izatea nahi dut).
Testuetako asko erori egingo dira, eta geldituko direnak… gauza berri bat izango dira
Horiek aipatuz noa, mantra batean bezala
Elena
China
Fanny Mendelssohn
Argitasuna beharrean jendeak zergatik ikusten du eromena A.Artaud-en marrazkietan
Nataliarekin dantza egin izana.
Nire familiari buruz ere hitz egingo dut,
amari, aitari eta nebari buruz.
Esango dut horiek maitatzeagatik izan dela dena.
Ezagutu nituen lehen izakiak izan ziren.