l’occasione “chico y chica”-rekin
Chico y Chica-k bere azken albuma interpretatzen du zuzenean, NOTARIO (encadenado). Un concierto hablado deritzon errezitaldiarekin. Soinu-fikzioaren, ahozko liburuaren eta irakurritako kantaren arteko proposamena da errezitaldi hau.
Chico y Chica-k bere soinua intimoa eta etxe-girorako aproposa den formatora moldatzen du, programazio edo ta erritmorik gabe. Kantak Cuaderno de apreciaciones de Raquel, la sensación de Calisto zientzia-fikzio kontuaren irakurketarekin tartekatutak daude. Kontaeraren zehar, Aliciaren ahotsa tonalitate elektronikoz eta naturan eta Bilboko hiri-ingurunean erregistratutako grabazioetaz lagunduta doa.
Anexo:
NOTARIO albuma (2016 Austrohungaro) “Cuaderno de apreciaciones de Raquel, la sensación de Calisto” ipuinean oinarritutako disko liburu bat. Bakarrik ordu asko pentsatuz pasatzen duen espazioko profesional baten ibilerak kontatzen diren ipuina da, zientzia-fikzio ipuin erromantiko eta kostunbrista.
Bere oroipenak eta senak aldi berean ezaguna eta bitxia den kanpo-espaziorako bidaia intimo berezi eta zirraragarriari forma ematen diote: iruzur-planetak, robot-gatazkak, ezkontzak, izua, amodioa, ingeniaritza, fenomeno meteorologikoak, espazioko biodibertsitatea, fitness-a, ingurumenaren konspirazioak eta mirariak batzen dituen forma
Disko-liburu honen ideia Chico y Chica-ren “Un concierto hablado” deitutako espektakulutik dator, 2014ean Bartzelonako Mercat de les Flors-ean, ordezko arte eszenikoko ziklo baten barruan, estreinatu zutena.
Etxearen edukiera mugatua da. Mesedez etortzea baieztatu email helbide honetan: a-badi@virginmedia.com. Puntualtasuna oso garrantzitsua da.