l’occasione jasone miranda-bilbaorekin
Arte-doktoregoek zein ekarpen egiten diote arte-agertoki garaikideari? Artista hobeak egiten al gaituzte? Pertsona zoriontsuagoak? L’Occasionen egingo dudan aurkezpenean galdera horiek izango ditut aztergai.
2006an bukatu nuen nire doktorego-tesia Goldsmiths Collegen. Deleuzeren eta Guattariren filosofian oinarritutako proiektua da, mugimenduaren izaera aztertzen duena. Era berean, gauzekin dudan harremana eta egiten dudan guztia ulertzea ahalbidetuko didan bizitzeko eta lan egiteko modu bat proposatzen du. Prozesu horretan Estetika Erlazionaletik Estetika Ez-erlazionalera igaro nintzen, politika- eta erresistentzia-estrategia gisa. Inoiz ezin izan naiz moldatu Nicholas Bourriauden ‘happy-together’ horretara edo artea entretenimendutzat duen ideiara.
Saioan, ‘ez-errepresentazionalak’ diren harremanen sare gisa aurkeztuko dut nire jardun artistikoa. Pare bat lan berri ekarriko ditut, eta, gainera, Werner Herzogen The great ecstasy of the woodcarver Steiner filmaren zati bat erakutsi nahi dut, une jakin batean funtsezkoa izan baitzen niretzat irudia eta, zehazki, argazkia zer den ulertzeko. Gainera, film bikaina dela iruditzen zait!
Jasone Miranda-Bilbao artista da eta Londres eta New Delhi hirien artean bizi da.