l’occasione june crespo eta giulia cenci-rekin
June Crespo eta Giulia Cenci De Ateliers-eko (Amsterdam) egoitza artistiko batean ezagutu dira. Bertan, elkarrekiko kidetasuna garatu dute bakoitzaren eskultura-lana medio. L’Occasione-rako egin duten proposamena aurki CarrerasMugica galerian inauguratzen duten erakusketaren inguruko lan-saio bat bezala planteatzen da.
June Crespo eta Giulia Cenci-rekin hitzordu hau haien funtsezko interesen zehar itsu-itsuan egindako ibilbidea izango da. Esperimentu honetako parte-hartzaileak protagonista eta subjektu izango dira aldi berean.
Itsu-itsuko saioan zehar soinuak, irakurgaiak, ukimena, pisua, formak, ehundurak, keinuak… aurkituko ditu publikoak. Artistek elkarren artean eztabaidatu eta antolatuko elementuak dira guztiak, ekitaldia hartzen duen etxeko espaziorako apropos pentsatutako ibilbide bat sortzeko asmoarekin.
OHARRA: Ekitaldiaren ezaugarriak direla eta lekua ohikoa baino mugatuagoa izango da. Aldez aurretik posta elektronikoz izena ematea beharrezkoa da: a-badi@virginmedia.com Izen-ematearen unean informazio gehiago eskeiniko da.