l’occasione maría josé belbelekin
Atseginez gonbidatzen zaitugu l´Occasione gau-emanaldira. Maria Jose Belbel ekintzaile queer feministak Touching Feeling. Affect Pedagogy Performativity liburuaren egile Eve Kosofsky Sedgwicken lana eta pentsaera ekarriko dizkigu ekitaldira.
Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Garaiz iristea eskatzen da.
M. Joseren testua:
Eve Kosofsky Sedgwick, trebatzailea: Gauzak egitea ahalbidetzen duen lan egiteko modu bat.
Itzultzaile eta editore gisa egiten dudan lanaren bidez, testuak eman nahi ditut ezagutzera, testu idatziak, alderdi linguistikoari buruzkoak, ez-hitzezko ezagutza-moduen aurrean alde linguistikoak duen babesaren inguruko eztabaidak lantzen dituztenak. Ez da gauza berria; Platonek ere esaten zuen Errepublika lanean: «musikaren tonua aldatzen denean, hiriko harresiek dar-dar egiten dute».¡No ni ná!
Eve Kosofsky Sedgwicken (1950-2009) lanak ekarpen nabarmena egin die genero-azterketei, azterlan feministei, sexualitateari buruzko ikerlanei eta queer teoriari. Baina, era berean, haren lana oso erabilgarria izan daiteke guretzat, politikaren esanahiari buruz ditugun ideiak zabaldu eta birpentsatzeko, eta baita ezagutza-pedagogiak eta egiteko modu ez-bitarrak eraikitzen saiatzeko erak aztertzeko ere.
Helburu horrekin eman dut argitara gaztelaniaz haren Touching Feeling. Affect Pedagogy Performativity liburua, 2005ekoa. Aurretik, liburu horren hiru atal itzuli nituen, Conocimiento feminista y póliticas de traducción II lanean, 2014an. Argitalpen hori Artelekuren laguntzari esker atera zen aurrera, eta, zorionez, gaztelaniaz eta euskaraz dugu eskuragarri. Ziur nago Eve pozarren egongo zela bere lana euskarara itzuliko zela jakin izan balu. Agian susmoren bat izango zuen Sevillan (Sevilla tuvo que ser), 2007ko maiatzean, «haien artean dagoen intimitate berezian sortutako testuren eta emozioen» bidez partekatutako ezagutzari eta sinergiari esker.