l’occasionne angel badosekin
20:00tan
Erribera kalea 18, 3. solairua, Bilbo
L´occasioneri erantzuteko garaia heldu zenean, behin eta berriro azpimarratu nuen hiru nozio artikulatu behar zirela: materialtasuna, sinboloa eta gorputza, nahiz eta jakin hirurek ere nolabaiteko erresistentzia egingo diotela beti definizio kontzeptualari, egituraren aldetik zentzuz kanpo kokatzen baitira.
Eta ardura horietan ari nintzela, ustekabean, Godardek Cannesen zinemari buruz esandako “eskuz egina” hark hainbat irudi edo, hobeto esanda, hainbat artelan ekarri zizkidan gogora, eta guztien aurretik, Delfoseko Auriga, edertasun-mota baten babesle modura eta gure nahia txertatzearen lekuko eta aurpegi gisara… Eta, oraingoan, arteari buruz hitz egiteko aitzakia ederra bagenuela pentsatu nuen.
Leku-kopuru mugatua. Egiaztatu bertaratuko zarela, hemen: a-badi@virginmedia.com