manu uranga, hormaren kontrako ekoizpenak

⇒ 11 de  julio de 2014, 09:00-21:00 – Manu UrangaGio bat-Zabala eta Gio bat-Txitxarro ikus-entzunezko materiala erakutsiko du Bulegoa z/b-an. Monitoreetan erreproduzitutako bideoak ordenaz aldatuko dira egunean barrena edizioaren muntaketa tokian bertan egin ahal izateko.

Oro har, Manu Urangaren Gio bat proiektua eratzen duten zatiak sekuentzia gisa ikus daitezke. gauzatutako eskulturen eta performanceetako ekintzen bidez betetako espazioarekin harremanetan jartzean hartzen du zentzua bere ekoizpenak. Gelditzeko dauden espazioak lan egiteko toki bihurtzen dira, eta proiektuaren denborazko sekuentzia kokatzen saiatzen dira: geldiarazi eta ulertu. Hautatutako espazioen izaerak berak sortzen du gertaeren bilakaerari jarraitzeko eta proiektu honen arrazoi/ondorio prozesuan sinisteko desira.

Gio bat proiektua garatzean, fluxuak eta inertziak ekarri nahi ditu, ekoizpen-molde bat sortzeko, halabeharrez, esku hartutako espazioekiko harremanaren eragina izango duen moldea. Era horretan, proiektuak zehatz aztertzen ditu gorputzaren eta keinuaren bidezko errealizazio fisikoa, eta euskarri teknologikoen eta haien dinamiken bidez lekuarekin dagoen harreman materiala; eta, era berean, aintzat hartzen du harreman horren ondorioz berriz aztertu behar dela mekanismo hori aurkezteko modua. Harreman material hori, alde batetik, adierazkorragoa eta estatikoagoa da, “objetua/mekanismoa bera” baitu ardatz, eta, bestetik, zinetikoagoa eta trantsitiboagoa da mekanismo/objektuaren gainean egindako “eraldatzeko ekintza” oinarritzat hartzen duenean.

Espazio bateko egiturari heldutako lantza mugigarriak manipulatzen dituen lagun-taldeak proiektua betearazten duenean, mekanismoa abian jartzen da, eta mekanismo hori esku hartzeko moduko material bilakatzen da, gorputzaren luzapen bat balitz bezala, harekin espazioa okupatzeko modu berriak esperimentatzeko, leku batetik bestera mugiarazten duten “hedapenak” eginez.

  • Gio bat-Zabala (2013ko abuztuaren 2an)
    Lan honen barruan egindako lehen esku-hartzea izan zen, eta bera da proiektuaren ardatz nagusia. Espazio baten egituran finkatutako aluminiozko sei hodik pertsonek manipulatutako mekanismo bat jartzen dute abian. Eragileek hodiekiko duten jarrera fisikoaren eta espazioan abian jartzearen ondorioz, inertziak eta tentsioak sortzen dira, eta lantza bakoitzean finkatutako kamerek dena jasotzen dute esku-hartzeak irauten duen bitartean.
  • Gio bat-Txitxarro (2014ko ekainaren 7an)*
    Proiektuaren bigarren esku-hartzea da. Irudi bat zatikatu eta saturatzen da, dantza-pistan masa bakar bat eratu arte. Gailu bat sartu, eta egitura handiago batean kokatzen da (diskotekan), eta horrek eragina du toki horretan esku hartzen duten pertsonen mugimenduan. Aldaketa teknikoek, gorputz gainjarriek eta haien joan-etorriek irudi berbera eratzen dute pixkanaka, ikuspegi luzea eta bildua. Denboran eutsitako arreta moduko zerbait.

*Gio bat- Txitxarro ekoizteko, eremuak programako laguntza izan du Urangak.