mapa export, cine de laboratorio
Mapa export, cine de laboratorio zinema eta bideo garaikide ziklo bat da, zeinak herrialdean ezezagunak diren eta MAPAren komisariotza duten piezak aurkezten dituen.
MAPA ikus‑entzunezko teoriatik eta praktikatik penintsulan jaiotako artisten kolektiboa da. Ekainaren 7an inauguratuko da Macba museoan, eta Tamara García Iglesias komisarioa bertaratuko da, izan ere, berak aurkeztuko du found footage edo aurkitutako artxiboko materialarekin lan egiteko teknikaz baliatuta egindako laburmetraia esperimentalen hautaketa.
Erakusketarekin batera, komisarioak sarrera‑hitzaldi bat egingo du: El más allá…. la vida después de la distribución comercial (Etorkizuna… Bizitza banaketa komertzialaren ostean). Tamara García Iglesiasek industria‑ekoizpenaren formatuetatik kanpo jarduten duten artista independenteen banaketa komertzialaren arazoa jorratuko du. Nola lortu film batek bizitzen jarraitzea horren sormen‑prozesua amaitu eta gero? Támara García Iglesiasen hitzetan: “Artistak, amaierara indarge heltzen direnean, konturatzen dira filma sortzea produkzioaren etapa bat besterik ez zela eta, ondoren, filma nola zabaltzea eta jaialditik haratago biziaraztea sormen‑ eta irudimen‑lanaren esku dagoela”.