“María Franciska Dapena. Feminismoen etorrera arte antifrankistara”, hitzaldia

19etan Horkasitak Jauregian, Balmasedan

María Franciska Dapena (1924-1995) diziplina anitzeko artista bizkaitarra izan zen. Gaur egun, oro har, Espainiako eta Euskal Herriko XX. mendeko artearen historian garrantzia handia izan duen Bizkaiko Estanpa Popular (1962) taldearen kide izateagatik ezaguna da, bertan emakume bakarra izan zela. Hala ere, artistaren errekonozimendua azken hamarkadetan burutako ikerketen emaitza izan da gehienbat, iraganeko emakume artisten garrantzia berreskuratzeko helburua txertatuz joan izatearen ondorioa. Saio honetan Dapenaren figura eta bere lan artistikora genero-irakurketa baten bidez hurbilduko gara. Eta, era berea, haren ekoizpena artistaren inguruan gorpuzten hasi zen mugimendu feministarekin erlazionatzen saiatuko gara non, beste hainbaten artean, Lidia Falcon edo Sol Panera bezalako figurek hartu zuten parte.

Kopuru mugatua – Aurretik izena eman beharra baporeatelier@gmail.com edo Horkasitas Jauregian ostegunetik ostiralera.