Objektu analfabetoen topaketa
Alkolea Beachek bi jardunaldi antolatu ditu, «Egizu zuk zeuk» erako gauzen inguruan.
Urriaren 28an, larunbata, 19:00etan:
2. Argitalpen Analfabetoaren aurkezpena
Jeleton, loreen beste aurpegiak, eta Andrea Rodrigo (Escuelita-CA2M-ri buruz)
Azaroaren 4an, larunbata, 19:00etan:
Kontuz erakusketa; egileak: Dante Litvak eta Fabro Tranchida
Palabra#2: News from home, instalatutako aurkezpena
Purasangre Baby DJaren saioa
Jeleton (Gelen Alcántara, Murtzia 1975, eta Jesús Arpal Moya, 1972) 1999tik daude abian, eta Murtzian eta Bartzelonan bizi dira. Errepertorio ikonografikoak, literarioak eta musikalak lantzen dituzte. Praktika autodidaktak proposatzeko, eta eztabaidatzeko behin-behineko emaitzak argitaratzeko. Esperientziarik eza, umorea eta jabetza islatzen dituzten egoeretara eramateko egiletza. Emaitzak espazioan, denboran eta banaketa-kanaletan sakabanatzeko, aurkezpen-testuinguruak desaktibatzea zailduz. Hainbat erakusketa eta tailerretan eta proiektu dokumental eta ikerketatan ekoitzi eta aurkeztu dute euren lana; hona hemen batzuk: X Bienal Centroamericana, Halfhouse, Bartzelona, 2016; MACBA, Bartzelona, 2016; La Taller, Bilbo, 2015; Fondation Kadist, Paris, 2015; Museo de El Chopo, Mexiko, 2015; La Taller, Bilbo, 2014; AlhondigaBilbao, Bilbo, 2014; Bulegoa z/b, Bilbo, 2013; Arteleku, Donostia, 2013; ZarataFest 2013, Bilbo; Ladyfest Madrid 2013, Madril; DAFO, Lleida, 2013; consonni, Bilbo, 2012; CA2M, Mostoles, 2012; ENPAP, Bilbo, 2012; Proyecto Rampa, Madril, 2012; Sametitled, Berlin, 2012; General Public, Berlin, 2012; Arizko Dorretxea, Basauri, 2011; TEXTO, Bartzelona, 2011; Manifesta 8, Murtzia, 2010; Casa Vecina, Mexiko Hiria, 2010; Espacio Abisal, Bilbo, 2008; eta abar. Jeleton
Andrea Rodrigok Bilbo eta Madril artean ditu bizilekua eta lantokia. Filosofiako ikasketak egin zituen UAMn, eta Arte Garaikideko Masterra Reina Sofía museoan. Hainbat ekimenetako partaide da, besteak beste hauetan: Bulegoa z/b (Bilbo), CA2M (Madril) eta Performing Arts Forum (St. Erme, Frantzia). Azken aldian, konplizitate-gailuak eta ezagutza eta sentsibilitateak sortzeko moduak ditu hausnargai. Ikerketa artistikoa, alderdi kuratoriala eta koreografia garaikidea interesatzen zaizkio.