Oier Iruretagoiena

Oier Iruretagoienak (Errenteria, 1988) bisita gidatuekin integratutako esperientzia bat aurkeztu du Tartekan. 2020ko abenduan Berria egunkarian argitaratu zuen artikulu batekin lotuta dagoen soinu-pieza bat da, gaur egungo errealitateari begira oso presente izan dezakeguna, baita Bolintxuri dagokionez ere.

“Zarata ezberdinak dira ibilgailuen motorrena, pneumatikoek errepidearen kontra egiten dutena eta autoen ziztuak sortzen duen haize mugimenduarena, baina autobidetik zenbat eta urrunago egon entzulea, orduan eta elkar-nahastuago eta lausoago iristen zaizkio, murmurio bakar bat sortu arte. Alderatuko bagenu murmurio hori kostan itsasoak sortzen duenarekin, oso ezberdinak ez direla konturatuko ginateke. Soinu frekuentzia antzekoetan dabiltza biak.”

@oier_iruretagoiena
?@olesyadronyak