‘orquesta de fin de disco’ren emanaldi bakarra
5X8 kolektiboaren eskutik, emanaldi bakarra eskainiko du Travis Flintek zuzentzen duen Orquesta de Fin de Discok. Ausazko konfigurazio bat izango da, non kontrolatutako antolaeren bidez zoria abian jarriko den. Ekintza edo performance horretan, 48 disko-jogailuz osatutako orkestrak soinu-pieza bat konposatuko du zuzenean. Disko-jogailuetan aldi berean entzungo da 48 biniloetako azken ildoetatik ateratzen den musika. Binilo horietan musika klasiko eta garaikideko 300 urteetako kanona dago jasota. Ekitaldia erregistratu egingo dute bi objektu artistiko lortze aldera: batetik, bideo dokumentala, eta, bestetik, ekitaldiko soinua jasoko duen 12’’-ko binilozko diskoaren edizio mugatua.
David Civicoren proiektua da.
Gonbidapena behar da sartzeko (eskuratu Azkuna Zentroko Infopuntuan), leku guztiak bete arte.