podkasta Besaulkia #01 | Nia, banakoa sortzen eta erregulatzen duen dispositiboaren baitan
24/03/2022
Lehen atal honetan “Ni”-aren inguruan arituko dira Ainhoa Urien, Maider Arregi eta Mijo Lizarzaburu, banakoa sortzen eta erregulatzen duen dispositiboaz, alegia. Foucaulten analisi postestrukturalistatik abiatuko dira, Albert Galvanyren laguntzaz Sunzi-ren ‘Gerraren artea’-ko ‘Ohaideen pasartea’ irakurriko dugu, eta Danele Sarriugarteren “Bakarrik ezin da” pieza artistikoa ekarriko dute.