podkasta Koro #03: Brutal Misunderstanding

eremuak_koro03

#Koro saioaren hirugarren alea izan da entzungai. Mikel R Nieto, praktika fonografikoan aritzen den artista, eta Jone San martin, dantzaria eta koreografoa, “ADITU” izeneko proiektuan murgildurik daude. Bertan soinua/entzumena eta keinua/gorputzaren hartu emanak ikertzen dituzte, arretaren kontzeptua kolokan jarriz, soinua esparru fisikora eramanez. Entzule normatiboak entzuten dituen (a)hots modulatuetatik haratago. Gorputza eta espazio fisikoa. Entzumena eta espazio akustikoa. Bata bestearen behar. Ez da soilik belarriekin entzuten dio Jonek. Isiltasuna ere dantzatu daiteke dio Mikelek.