podkasta Phoenix Ragazza #02 | VALIE EXPORT
04/11/2021
1968. urtean Municheko zine porno batera emakume bat sartu zen. Goitik behera larru beltzez jantzita zihoan. Galtzetako hankartea moztuta zeraman eta alua bistan. Metralleta bat zeraman, Kalashnikov bat, agian. Zinema aretoko ilara batetik bestera paseatzen zihoan, poliki, ikusleak metralletarekin buruan apuntatuz.
Jendea -gizonezkoak ia gehienak- pixkanaka aretotik ateratzen joan ziren.
Hala izan ote zen? Phoenix Ragazzaren bigarren programarako Lur Olaizolak eta Jone Uriartek VALIE EXPORT artista austriarraren obra hartuko dute ardatz eta arte experimentalean bide-urratzaile izan den artistaren obrak aurkeztuko dizkigute programa koral batean.
Kolaboratzaileak: Martí Manen eta Alba Baeza.MUSIKA Pinpilinpussies. Fuerza 3 (2020)