podkasta Phoenix Ragazza #03: San Simón 62

San Simón 62 Irati Gorostidik eta Mirari Echávarrik zuzendu duten pelikula da. Filma pasa den edizioko Punto de Vista Jaialdian estreinatu zen eta Phoenix Ragazza programara ekarri nahi izan dugu. Beraz, laugarren saio honetan, San Simón 62 pelikula abiapuntu hartuko dugu, artisten ibilbideetan sakontzeko, aurreko lanak ikusteko eta batez ere, azken film honek eskaintzen dizkiguten sarbideetatik haratago bidaiatzeko aukera izango dugu. Etxera gatoz bueltan oraingo honetan Phoenix Ragazzan, Irati Gorostidi eta Mirar Echavárrirekin.