podkasta Phoenix Raggazza #01: “Moyra Davey”
17/06/2021
Lehen programa monografiko honetarako, Moyra Davey artistaren (Toronto, 1968) unibertsoan murgilduko gara. Daveyk testuak idazten ditu, argazkiak egiten ditu eta pelikulak filmatzen ditu; horiek guztiek, bere biografian eta intimitatean aurkitzen dute abiapuntua. Manhattaneko bere apartamentua sortzen duenaren testuinguru pertsonala da, apartamentua estudioan bilakatzen baitu. Artistaren ahotsa gidari dugula, Daveyren ekoizpen artistikoa zeharkatuko dugu Chantal Akerman, Derek Jarman, Mary Wollstonecraft eta Jorge Luis Borgesen erreferentziak bidelagun ditugula.