podkasta Sakoneta #04 | Situazionismoa eta gero, zer?
07/04/2022
#Sakoneta-ren laugarren eta azken saioan situazionismoa izango dute hizpide Jon Urzelaik eta @kmatxain-ek. XX. mendeko azken abangoardiatzat jo izan da, baina haren ekarpena ezin da artearen dimentsiora murriztu. Kapitalismoaren fase espektakularraren kritika erradikala planteatu zuten, eta hura iraultzeko modu bakarra situazio zehatzak eraikitzea zela ondorioztatu zuten.
Hasieran mugimendu erabat minoritarioa zenak 68ko maiatzean eragin handia izaten amaitu zuen, nahiz eta laster desegin ziren, talde barruko giro sutsuak eta taldekideen arteko tentsioek eraginda. Egun zer geratzen zaigu haiengandik? Zergatik izan dute halako oihartzun apala Euskal Herrian?
Partekatu: