podkasta Sector Conflictivo #01: “BLACK PATTERNS. Una conversación con el artista Karlos Martínez B”

#SectorConflictivo saioaren lehen atal honetan Karlos Martínez B. artistarekin hitz egingo dugu maiatzaren hasierara arte Bilboko CarrerasMugica galerian ikusgai izan zuen erakusketaren harira: Black Patterns.

Black Patterns proiektuan formaren eta materialen (larrua, kautxua) presentzia handia ikus daiteke, eta Karlosek berak oso proiektu pertsonala dela adierazi du. Azken hiru urteak horretan eman ditu lanean, elkarrizketan esan digun moduan.

Aretoko orrian,  “mitologia garaikideen lur emankor” gisa aipatu ditu material horiek.

Elkarrizketak bide horri jarraitu dio, hain zuzen ere, Black Patterns lanaren irudiak errepasatuz: larruzko jakak, listariak, anekak, gerrikoak, uhalak, txanoak, hebillak, itxitura metalikoak, leather estetika, BDSM praktika, lur azpiko tabernetako elkarren segidako pixalekuak, biker komunitatearen txangoen mundua, cruisinga portu ondoko abandonatutako garaje, hangar eta tailerretan, hitz egitea, felazionatzea edo besterik gabe eguzkia hartzea New Yorkeko 48. eta 52. kai zaharretan, besteak beste. Hala ere, iruditeria horren aurrean Black Patterns osatzen duten piezak ez dira guztiz tolesten: gorputzaren apelazio formala, afektiboa eta egiturazkoa ere badago, zutitzen den gorputza, goian egon ondoren erortzen dena, Wilhelm Lehmbruck XX. mendearen hasierako artista alemaniarraren eskultura ezagunena bezala, Karlosek erreferentzia gisa aipatzen duena. Ikusten duen eta ikusia izan den gorputza, Alvin Baltrop-en The Piers laneko cruising eszenen argazkietan bezala, zeinak Karlosek patroi gisa erabiltzen dituen hainbat argazki ateratzeko galeriaren zabaltzan, bi performerrekin (Idoia Zabaleta eta Leticia Morales). Ez da kasualitatea Georges Didi-Huberman autoreari egindako elkarrizketatik hartu dudan zatiak izenburu hau izatea: «Lo que vemos, lo que nos mira», haren dialektika bisualari buruzko saiakerak bezala. Baina kolpe indartsuak eta barruko kolpeak jasaten dituen gorputza ere bada, Scott Fitzgerald-en 29ko crackari buruzko testu bateko aipu batek dioen moduan, zeina Karlosek alboan izan baitzuen ekoizpen-prozesuan zehar.


  • Testuen Irakurketak Alejandro Alcázarren eskutik
  • Itzulpena eta bikoizketa: Marion Cruza Le Bihan
  • Musika:

«Black Patterns», de Unai Madariaga (The Living and Dying of a man)

«Cuero Negro», de Cuero (Todo Hierro)


Aukeratutako bibliografia

  • Utopía Queer. El entonces y allí de la futuridad antinormativa. José Esteban Muñoz.
  • The Evolution of Style. David Wade
  • Los Perros. Hervé Guibert.
  • The Piers. Alvin Baltrop
  • En la sombra del sueño americano (Diarios 1971 – 1991). David Wojnarowicz
  • Cruising. Historia de un pasatiempo radical. Alex Espinoza
  • Criaturas Salvajes. El desorden del deseo. Jack Halberstam
  • Band of Bikers (1962 / 1972). Scott Zieher

Artxiboak

  • La voz rota de José María Fonellosa (agradezco a Alejandro Alcázar esta perla sonora, que se encuentra en el disco de Albert Pla, Supone Fonellosa (1995)
  • «Ce que nous voyons, ce qui nous regarde». Entrevista con Georges Didi-Huberman. Les chemins de la philosophie (26/06/2018).

Soinu-bandaren zatiak:

  • Salvaje (Laslo Benedek, 1953)
  • Pier Groups (Arch Brown, 1979)
  • New York City Inferno (Jacques Scandelari, 1979)