prater

Vienako Praterra jolas parke eta desio makina bat da. Ez dago bertatik eskapu egin ahal izan duen asmakizun mekaniko ezta ideia edo sentsazio berritzailerik. Ulrike Ottingerren pelikulako kontu kontalari ezberdinek, sentsazio ugariko espazio hau transformatzen dute zine garaikide ikuskizun batean. Praterraren historia, hasieretatik gaur egun arte, bertako protagonisten edota dokumentatzaileen eskutik iritsiko zaigu. Pelikulak, Praterraren irudi zinematikoak, azoketako salerosleei elkarrizketak, Austriako edota kanpotarren aipuak, pelikula zatiak, argazkiak eta dokumentazio material grafikoak biltzen ditu bere baitan. Praterraren esanahia, berrikuntza teknologikorako espazio zein kultura bitartekari moduan, Elfriede Jelinek, Josef von Sternberg, Erich Kästner eta Elias Canettiren testuetan ikusi dezakegu islaturik, baita historikoki berari erlazionaturik egon izan den musikan ere.