Pribatutasun politika

Tratamenduaren erantzulearen datuak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza (Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) (aurrerantzean, Titularra), helbidea Gasteizen (Araba) duena (Donostia kalea 1, 01010); EREMUAKen webgunearen bidez egindako datu-tratamenduen arduraduna da.

 

Datuak babesteko Ordezkariaren datuak

Eusko Jaurlaritzako erakundeek Datuak Babesteko Ordezkari bat dute, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzari atxikia.

Webgune horren bitartez, haren egitura eta funtzioak kontsultatu ahal izango dituzu, bai eta datuak babesteko eskubideei eta eskubide horiek baliatzeari buruzko informazioa eskuratu ere, eta aldez aurretik erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu datuak babesteko ordezkariari.

 

Tratamenduaren helburuen xehetasunak

  1. Kontaktua: Erabiltzailea, EREMUAKekin harremanetan jar daiteke EREMUAKen webgunean horretarako ezarritako inprimakiaren bidez. Horretarako, identifikazio-datuak eman beharko ditu, bai eta arrazoia, gaia edo arazoa ere adieraziz. Datuak, kontsulta izapidetzeko eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko erabiliko dira.
  2. Deialdiak kudeatzea: erabiltzaileak laguntzak eska ditzake webgunean horretarako emandako dokumentuen bidez. Datuak eskabideak izapidetzeko eta kudeatzeko erabiliko dira, baita emandako laguntzen eta horien xede diren proiektuen berri emateko ere.
  3. Albiste-buletinak edo Newsletter: erabiltzaileak EREMUAKen jarduerei edo EREMUAK antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzeko gonbidapenei buruzko informazioa jaso dezake.

 

Datuak gordetzeko epeak

  1. Deialdiak kudeatzea: xede horretarako tratatutako datuak helburu hori betetzeko behar den denboran gordeko dira, betiere artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoari jarraituz.
  2. Kontaktua eta albiste-buletinak edo Newsletter: xede horretarako tratatutako datuak gordeko dira, emandako esteketan edo eremuak@eremuak.eus helbidera idatziz horrelako komunikazioak jasotzearen eta erakunde-informazioa bidaltzearen aurka dagoela erakusten ez duen bitartean.

 

Datu-tratamenduaren legitimazio-oinarriak

Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa, interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunei emandako botere publikoen egikaritzan oinarritzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen arabera.

 

Datuak emateko betebeharra

EREMUAK webgunean sartzea eta bertan eskaintzen diren tresnak eta funtzionalitateak erabiltzea doakoa, askea eta borondatezkoa da; beraz, ez dago aurrez deskribatutako helburuei erantzuteko behar diren datuak emateko legezko betebeharrik. EREMUAKen webgunean eskuragarri dauden zerbitzuak eskatu ondoren emango dira, interes publikoaren izenean eta tratamenduaren arduradunei emandako botere publikoak erabiliz egindako eginkizunen arabera.

 

Datuen hartzaileak

Erabiltzaileak emandako datuak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko organo eta erakundeei jakinarazi ahal izango zaizkie..

 

Tratamenduaren arduradunak

Erabiltzaileak emandako datuak, Centro Internacional de Cultura Contemporánea, S.A.-ri, tratatzeko eskatuko zaizkio, IFZ: A-20762233 G48997159; helbidea: Plaza de las cigarreras, 1 20012 – Donostia (Gipuzkoa).

 

Datuak babesteko eskubideak

Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake tratamendurako baimena, eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, besterentzeko, aurka egiteko eta tratamendua mugatzeko eskubideak baliatu ditzake. Horretarako, EREMUAKeri jakinarazi beharko dio, eremuak@eremuak.eus helbidera bidalitako mezu elektroniko baten bidez, goian adierazitako helbidera jakinaraziz, edo Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Ordezkariaren webguneko datuak babesteko eskubideen egikaritze-zerbitzuaren bidez.

Erabiltzailea nor den zalantzarik egonez gero, erabiltzaileari bere nortasuna egiaztatzen duen agiri ofizialaren kopia aurkez dezala eskatuko zaio, baimenik ez duten hirugarrenak bere datuetara sar ez daitezen.

Erabiltzaileak edozein unean aurkeztu ahal izango du erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoan, bere eskubideak baliatzeko, edo, bestela, aurretiazko erreklamazioa aurkeztu dezake Eusko Jaurlaritzako Datuak Babesteko Ordezkaritzan.

 

Pribatasun-politika aldatzea

Erantzuleek eskubidea izango dute edozein unetan beren pribatutasun-politika aldatzeko, datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeria errespetatuz eta aldez aurretik erabiltzaile interesdunei jakinarazita.