programa 09: lehen gutunak (II)
03/02/2015
programa09: mugarantz. deribak chantal akerman Tabakalerak Akerman zinemagilearen bisitaren arira antolatutako lan saioen barne, Tamara García zinegile eta curator-a izango da gonbidatu gisa. Tamarak, 2014an MACBArentzat (Museo de Arte Contemporáneo de Buenos Aires) komisariatu zuen This is Just To Say bideo-eskutitz eta eguneroko partekatuen proiektua aurkeztuko du.
This is Just to Say proiektuak bideogutunak eta eguneroko partekatuen formatua lantzen duten lau sortzaile argentinarren (Gustavo Caprín, Javier Olivera, Andrés Denegri eta Gustavo Galuppo) lanak biltzen ditu. Tamara Garcíak Malena Soutorekin elkarlanean eginiko komisario lanaz hitz egingo du eta zenbait adibide ikusteko aukera izango da.