programatzea, editatzea, ekoiztea

⇒ Adriana Laespadaren eta Oier Iruretagoienaren eskutik, 2015eko ekainaren 22an, 23an eta 24an Bilboarten gauzatutako “programatzea, editatzea, ekoiztea” jardunaldietan gertatutako guztia dokumentatzen duten kontakizunak.
Partehartzaileak:
- eremuak-en deialdi jarraituan parte hartutakoak: The walking Reading group (Histeria Kolektiboa), Imanol Marrodán, Zigor Barayazarra, Superbia (Sahatsa Jauregui / Leire San Martín), Ainize Sarasola.
- Programatzea: Halfhouse (Sinéad Spelman / Alberto Peral), Gio Bat (Manu Uranga / Pablo Marte), Uma Certa Falta de Coerência (André Sousa /Mauro Cerqueira).
- Editatzea: Juan Pablo Huércanos, Gonzalo Golpe, Elisabeth Klement, Moritz Kung, Mela Dávila Freire.
- Ekoiztea: Leire Vergara, Heidi Vogels, Sergio Prego, Carlos Díez.
Jardunaldi hauek gogoetarako gune bat izateko sortu dira, arte-jarduerari buruzko gai garrantzitsuak aztertzeko. Gai horietako batzuk “programatzea”, “editatzea”, “ekoiztea” eta dira. Era berean, jardunaldiek beste helburu bat dute: eremuak programak azken bi edizioetako deialdi irekian gauzatutako proiektu eta ekimenak ikusgai jartzea. Euskal arte-eremuko produktoreen artean zubi eta sareak ezarri nahi dituen programaren babesean agertu dira arte-ekimen eta -proposamen horiek. Bibaoarten izandako topaketa hauek gogoetagai batzuk izan ditu, aintzat hartutako ardatz tematikoen bidez:
Programatzea
Azken urteotan, eta euskal esparruan jarraian etorri diren erakunde-ereduekin batera, artistek bultzatutako proiektuak sortu dira. Proiektuok programazio egonkorrak garatu dituzte, eta topagune eta eztabaidagune modura funtzionatu dute. Programa horiek eszena baten berri ematen digute, noiz edo noiz erakundeei lotuta, beste batzuetan hainbat espaziotan etenka “ostatatuta”, eta inoiz, kokapen “pribatuetan” kokatuta. Atal honek programazio paralelo edo erakundez kanpoko baten aukerak jorratu nahi ditu, artistek kudeatutako eta hainbat hiritan –Bartzelona, Bilbo, Oporto– kokatutako adibide batzuen bidez.
Editatzea
Orotariko argitalpenak bultzatzea izan da eremuaken lan-ildo nagusietako bat: artisten liburuak, idazki-bildumak, mintegien aktak eta arte-kritikari eta -teoriari lotutako argitalpen-proiektu espezifikoak. Arte-liburuen edizioak, batez ere autoedizioak, ezohiko garrantzia izan du argitalpenaren eremuan, baita arte garaikidean ere. Hala jarri dute agerian liburu-azokek (hala nola Bartzelonako Arts Libris eta Madrilgo Libros Mutantes), erakusketek (adibidez, “Auto-edit. Nuevas formas y modelos en la autoecición y la publicación independiente”, Huarteko Arte Zentroan) eta hainbat argitalpen-ekimenek. Ildo horretan, helburua da errealitate hori publikoarengana hurbiltzea eta inprimatutako zein lineako materiala ekoizteko eta banatzeko formatuen artean eztabaidatzea.
Ekoiztea
Artearen eremuan, “produkzioaren” kontzeptua aipatzean hainbat interpretazio eta ikuspegi azaleratzen dira. Artistek, museo eta erakundeek, biurteko ekitaldiek eta galeriek “produzitzen” dute artea. Bestalde, “produktu” horrek agerian jartzea behar du jendartean, produkzio-prozesuan hartutako konpromisoa ixteko. Nork produzitzen duen eta zer produzitzen duen galde genezake. Atal honetan aztergai izango da zer ondorio izan dituen arte-jardueran erakundeek eta agente artistikoek “produkzioaren” kontzeptuari emandako birdefinizioak.