programatzea, editatzea

Programatzea

11.00 – 11:45 Halfhouse (Sinéad Spelman / Alberto Peral) Barcelona aurkezpenaren bideoa

11.45 – 12:30 Gio Bat (Manu Uranga /Pablo Marte) Bilbao

12.30 – 13:00 Atsedenaldia

13.00 – 13:45 Uma Certa Falta de Coerência (André Sousa / Mauro Cerqueira) Oporto aurkezpenaren bideoa

Editatzea

16:30 – 17:30  Juan Pablo Huércanos (“comisario AutoEdit”) /  Gonzalo Golpe aurkezpenaren bideoa

17:40 – 18:40 Elisabeth Klement

18:50 – 19:50 Moritz Kung / Mela Dávila  (Arts Libris) aurkezpenaren bideoa


Biografiak

Programatzea

Halfhouse  (Bartzelona) etxe baten eta elkartruke eta komunikazio artistikoko gune baten arteko uztarketa da. Bere helburuetako bat artistekiko zuzeneko lanari, ekoizpena laguntzeari eta programazioaren garapen kritikoari lehentasuna ematea da. Halfhouse Sinéad Spelman eta Alberto Peral artisten ekimena da.

Gio Bat Manu Uranga artistaren proiektua da. Lekuarekiko harreman materialean ematen den gauzatze fisikoa aztertzen du, gorputzaren eta keinuaren bidez, euskarri teknologikoak eta horien dinamikak baliatuz. Urte hasieratik, Pablo Marteren lankidetzarekin, Gio Bat proiektuak hainbat artisten erakusketak eraman ditu aurrera Bilbon.

Uma Certa Falta de Coerência Oportoko erakustoki bat da, eta André Sousa eta Mauro Cerqueira artistak dira zuzendariak. Jimmie Durham artistaren A Certain Lack of Coherence liburuaren izenburutik hartu du guneak izena. Liburu horretan, honako izenburu hau duen testua dago irakurgai: “Artists must begin helping themselves” (artistek euren buruari lagunduz hasi behar dute bidea).

Editatzea

Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordea eta kultura-proiektuetako komisarioa da. 2014an AutoEdit, forma eta eredu berriak autoedizio eta argitalpen independentean erakusketaren komisario izan zen Huarte Zentroan. Erakusketaren ekitaldi berri bat prestatzen ari da 2016rako, zentro berean.

Gonzalo Golpe eskarmentu profesional handia du arte grafikoetan. Sektore horretan produkzio-teknikaria, erakusketa-produkzioko diseinatzailea, koordinatzailea eta editorea izan da. Argitaratzeko eta erakusketetan aurkezteko edizio, koordinazio eta ekoizpen grafikoetan espezializatutako Siete de un Golpe tailerreko zuzendaria da 2010etik. Madrilen bizi da.

Elisabeth Klement diseinatzaile grafikoa da eta Pieter Verbekerekin batera Amsterdamgo ‘San Serriffe’ liburu eta diseinu denda kudeatzen du. Gaur egun Rietveld Academy erakundeko diseinu sailean dihardu lanean. Bestalde, urtero antolatzen du Laura Papparekin batera ‘Asterisk’ Summer School Tallinn-en (Estonia).

Moritz Kung erakusketa-komisarioa eta editorea da, eta Bartzelonan bizi da. Espezialista da artista-liburuen munduan. 2015ean hainbat argitaratze-jardueren komisario izan da Bartzelonako Arts Libris ekitaldian, argitalpen garaikidearen arloan nazioarteko topaketa garrantzitsuenetakoa den horretan.

Mela Dávila filologoa da  (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen), eta ondorengo erakundeetan lan egin du: CGAC-en  (Santiago de Compostela), MECAD-en (Sabadell) eta MACBA-n (Bartzelona). Azken horretan Argitalpen Sailaren arduraduna izan zen 2000tik 2005era, eta Ikasketak eta Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan zen 2006tik. 2012tik Hamburgon bizi da.