ART+

ART+ programak artistak, diseinugileak, ikasleak edo artearen, teknologiaren eta zientziaren inguruko era bateko eta besteko jarduera artistikoak ezagutu nahi dituen edonor dauzka xede.

Programak topaketa bat eta saiakuntzazko bi tailer eskaintzen ditu.

Astebetean, sei artistak edota taldek euren lana eta, batez ere, euren metodologia aurkeztuko dituzte zenbait hitzaldi informaletan. Arloko profesionalekin lanak eta inspirazioa trukatzea da helburua.

Topaketa hiru kategoriatan dago banatuta:

  1. Arte Digitala: Anna Carreras eta Alba G. Corral.
  2. Ehun Elektronikoa zein Wearableak: Ejtech Studio eta UH513.
  3. In the LAB: Hamill Industries eta Rotor Studio.

Programaren osagarri, 4na orduko 3 saioko bi tailer independente egiten dira:

  • Skinterface, musikako elkarreraginerako sentsore leunak sortzea helburu duen ehun elektronikoko tailerra.
  • In the LAB, prozesu fisiko edota kimiko bakunen ahalmen artistikoa arakatzea helburu duen saiakuntzazko tailerra.
Beatriz Estevez (@the_b_sides_project )
  • Itxita
#Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
azaroa 2022