atea

AZPI kultur elkarteak ATEA programa, artista lokalen arteko saretzea eta harremantzea sustatzeko helburuarekin sortu du. Arte garaikidean gune ez instituzionalak piztu eta Donostiako aktibitate artistikoa, existitzen den geografia kulturala birpentsatuz aktibatzea du helburu.

Donostian praktika artistikoen ikusgarritasunean gabezia nabaria antzeman ondoren eta praktika hauen arteko elkar-saretzearen faltaren ondorioz jaio da ATEA.

Gabezia hau dela eta, sorkuntza/produkzio eta ikerketa gertatzen diren espazio batetik, kudeaketa partehartzailetik eta auzoarekin kontaktuan eraikitako programazio kultural egonkorra eraiki nahi dugu.

Proiektuak kontestu hurbilean berrikuntza ekarriko duen proposamena mahaigaineratu nahi du, nolabaiteko inprobisazio maila onartuko duen barne-egitura txiki eta moldagarri batek osatua.

Lau hilabetero, bi asteetan zehar ATEAk erakusketa, ziklo, jarduera edota topaketa kolektiboak jasoko ditu.

Edizio bakoitzeko partehartzaileen hautaketa prozesuan, euren lanen edukia eta kontestuaren koherentzia kontuan izateaz gain gonbidatutako agenteen aktibitate artistikoa lurraldearekiko gertutasun sozial-geografikoa kontutan hartuko da. Agenteen elkarketaren bitartez belaunaldiartekotasuna, praktika artistikoen zeharkakotasuna eta fusioa landu nahi da.

Edizio bakoitzak bi asteko iraupena izango du, bertan hitzaldiak, irakurketak, ikus-entzunezko proiekzioak, tailerrak edota performanceak gertatzeko aukera egongo da.

ATEAren edizio bakoitzeko kuradore lana AZPI Kultur Elkarteko pertsona batek eramango du: bere praktika propioa gonbidatutako sortzaileekin elkarrizketan jartzeaz arduratuko da.

Erakusketa bakoitzaren gauzatze prozesua parte-hartzaile guztiekin gauzatuko da. Prozesua edizio bakoitzaren berezitasun eta beharretara moldatuko da.

Edizio bakoitzerako paperezko publikazio bat srortuko dugu. Honen edukia, programa martxan dogen bitartean, edizio bakoitzeko parte-hartzaileen artean landu eta sortuko da. AZPIN bertan diseinatu eta inprimatuko da.

 

ATEAk 4 edizio izan ditu orain arte.

  • Lehenego edizioa, ATEA__1, 2019ko Uztailaren amaieran gertatu zen.
  • Bigarrena, ATEA__2, Azaroan.
  • Eremuak-en laguntzari esker, ATEA__3 eta ATEA__4 edizioak gauzatu dira 2020ko abuztuan eta azaroan.
  • ATEA__5.a abian da.
  • 2021ean beste 3 edizio, hau da, ATEA__6, ATEA__7 eta ATEA__8 garatuko dira.
  • Aktiboa
#Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
azaroa 2020
Otsaila 2020