banabilazu

Banabilazu-ren aurkezpenaren bideoa (2016-12-02an Azkuna Zentroan, eremuaken 2016ko jardunaldien barruan).

1921 eta 1925 urteen artean garaturiko Resurrección María de Azkueren Cancionero Popular Vasco delakoa aztertu eta irudikatuko da proiektu honetan.

Irizpide teknikoak baino testuak aintzat hartuta sailkatutako abesti herrikoiak  biltzen ditu kantutegiak. Amodiozko kantuak dira guri dagokizkigunak: gizon eta emakumeek abestutakoak. Zein da emakumearen lekua kantuotan? Gaurko testuingurutik asko bereizten dira? Maitasunaren irudikapen erromantikoa edota praktikoa jasotzen dute? emakumeak egindako edo emakumeari egindakoak dira?, eta emakume guztien gainean, nola maite du pobreak eta nola aberatsak?, nola maite du zaharrak eta nola nerabeak? Nola maite du, azken finean, maitasun unibertsalizatu eta natualizatu baten irudikapenpean, asmatutako atalasea zeharkatzeko ia aukerarik ez duen emakumeak?…

Horretaz guztiaz jardun nahi dugu Banabilazu proiektuan.

Amak ezkondu ninduen
amabost urtekin,
senarrak bazituen
laurogei berakin:
¡Oi, ai! neskatila gaztea
gure zarrakin
a gure zarrakin

Ama ¿zertarako det nik
agure zar hori?
artuta leyotikan
jaurti bear det nik.
¡Oi, ai! neure leyotikan
jaurti behar det nik

-Neska: ago isilikan,
aberats den ori;
epez igaro itzan
urte bat edo bi:
ori ilezkeroztik
biziko aiz ongi

Deabruak daramala
oilar urtetsua
a baino nayago’t nik
nere aukerakoa.
¡Oi, ai! ogei bat urteko
gazte lorekoa

0301banabilazu
  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
apirila 2013