basilika

Plataformak:

Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena:

    1. pentsamendu konparatuan,
    2. hausnarketa kritikoan eta
    3. gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea.

Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.

Basilika izena Itxaro Bordaren eleberriari egindako keinutik sortu zen eta testuinguruarekiko jarrera pizgarri bati egiten dio dei. Izan ere, gu guztiok bildu eta Basilikaren lehen harria jartzera eraman gintuena galdera bat izan zen, gure praktika propioen sozialitatearekin dugun harremanarekin zerikusi zuzena duena. Kritikaren nozio klerikala albo batera utzi nahi dugu, zeinaren arabera jarduera kulturalak leku ikusgarrietan paratzen baitira eta unean-unean joaten baikara haiek bisitatzera, igande zaharretan eliza zaharretara joaten zen bezala. Horren aldean, Basilikaren podcasting-proiektua egituratu eta garatzen duena fluxu etengabe bat da, egoera, testuinguru deszentralizatu eta bilaketa kulturaleko mugimenduena.

 

Basilika bost programak osatzen dute: Sakoneta, Berdela, Zeelanda Berria, Sector conflictivo eta Phoenix Ragazza. Programak beraien artean independenteak dira, eta, aldi berean, elkarren artean etengabeko elkarrizketa sortzen dute, hurbiltasuneko ehun bizi bat. Taldeak kultur ekoizpenari sakontasunez heltzeko nahia zertzen du, baina baita pentsamendu bakartitik ateratzeko, hedatzeko, loturak sortzeko nahia ere.

 

Egun Basilika honako hauek osatzen dugu: Gorka Bereziartua, Sahatsa Jauregi, Pablo Marte, Kepa Matxain, Lur Olaizola, Beñat Sarasola, Jone Alaitz Uriarte eta Irati Urrestarazu.

#ZelandaBerria
eremuak_ZeelandaBerria04_basilika
#Berdela
eremuak_Berdela04
#PhoenixRaggazza
#SectorConflictivo
SectorConflictivo2
#Sakoneta
eremauk_Basilika_Sakoneta5
#Koro
#Koro1_beste ahotsak
eremuak_koro03
#Besaulkia
eremuak_Basilika_Besaulkia_01
eremuak_Besaulkia02
#InformeInfame
eremuak_Basilika_InformeInfame01
  • Itxita
#Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
martxoa 2021