Irudi lokartu bat musu baten bidez edo artxibategi baten erauzketa zuhurraren bidez biziaraztearen ideiak irudiaren berraragiztatzeen aniztasunera eramaten gaitu.
Joan Fontcuberta.
ARTXIBO kolektiboak BEGIRADA GORDE komisariotza-proiektua proposatzen du, hiru erakusketaz osatua: “Bucle”, “MujerMaquinaFabrica” eta “El; artista vasco”.
Beste diziplina batzuen artean, artearen zeregina da haren ezaugarri aldakorrak adieraztea eta ustez mugiezin edo erabakigarriak diren irudiekin, hau da, normalean artxibategi deitzen ditugunekin, lan egitea. Irudi horiek dokumentutik edo diskurtsoaren jatorritik atera eta irudiak ere eraikitzeko eta memoria eta nortasuna sortzeko gai direla egiaztatzen duten narratibak osatzea.
Alojar la mirada/Begirada gorde artxibategiari buruzko talde-lanaren proposamen bat da. Erakusketa batean hari sarrera emateko “dokumentazioa” (ebakinak, liburuak, obra ez diren argazkiak, jada egiazkoa den eta testuinguruan jartzen gaituen istorio batez hitz egiten digutenak) banatzeko jartzen dituzten bitrinak ditu abiapuntu. Baina, testuingurua asmatutakoa bada? Eta narratiba interpretatu egiten bada, ideia baten mende bortizki jartzen bada, edo okertu egiten bada? Testuinguruak, hasierak eta narratibak bestelakoak lirateke? “Egiak” baieztatzeko modu bat al da artxibategia? Beste ezer izan daiteke?
Hainbat artistarekin egindako hiru erakusketen bidez (BUCLE, Mujer/Maquina/Fabrica eta ÉL, artista vasco), proposatutako narratiba egiazko gisa berrinterpretatuko da edo haren “B aurpegia” asmatuko da.