brotherhood and unity highway

Proposatutako obra autoreak “Senidetasunaren eta Batasunaren Autopistan” zehar egindako bidaiaren esperientzian oinarritzen da. Autopista horrek 1.180 kilometro baino gehiago zeharkatzen zituen antzinako Jugoslavian, hura osatzen zuten lau estatuak elkarrekin lotuz. Austriako mugan hasi eta errepideak Liubliana, Zagreb, Belgrado eta Skopie igarotzen zituen, Greziaren hego-ekialdeko mugara iritsi arte. Herrialdeko lehen errepide modernoa eta bakarra izan zen.

60ko eta 70eko hamarkadetan errepidea oso leku arriskutsua bihurtu zen Mendebaldeko Alemanian eta Austrian bizi ziren Turkiako, Greziako eta Jugoslaviako etorkinentzat (“Gastarbeiter” deitzen zitzaien, “langile gonbidatuak”, alegia), horiek asko erabiltzen baitzuten udako oporretan beren jatorrizko herrialdeetara joateko, baita Europako hego-ekialdera joaten ziren turistentzat ere. Alemaniaren eta Turkiaren gisako NATOko herrialdeetatik zetozen pertsonentzat askoz errazagoa zen lerrokatu gabeko Jugoslavia komunistara sartzea, Balkanetako eskualdeko Varsoviako Ituneko herrialde komunistetara sartzea baino, horiek beste ibilbide batzuk eskain bazitzaketen ere.

Brotherhood and Unity Highway proiektuak diziplinartekotasuna du helburu nagusi. Proiektuak hainbat pertzepzio-mota biltzen ditu Jugoslavia osatzen zuten herrialdeen inguruko ikuspuntuen panoramara iristeko. Autopistak igarotzen duen eskualdearen konplexutasunak alderdi historikoak, arkitektonikoak, politikoak eta kulturalak konbinatzen ditu besteak beste, eta beraz, ahalik eta ikuspegi zabalena planteatuz bakarrik lor daiteke errealitate horretara hurbiltzea.

  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
urria 2014