centroa

Centroa, hiru lan-materialetatik sortzen da.

1-Centrale izeneko prozesu artistikotik. Marrazkia oinarrizko diziplina bezala harturik, proposamen hau, arkitektura eta eskulturaren arteko formen lanketa da, bi diziplinen arteko mugen nahasmena bilatzen duelarik. Modu honetara, proiektu honen azken lanen gainean eragin nahi da.

2-Etxe Arrazionala deitzen denaren esperimentaziotik. Etxe Arrazionala, irudimenetik sortutako etxe baten garapena da. Kasu honetan, etxe honek lanerako eman ditzaken aukera ezberdinak baliatuz, formaren esperimentazioan sakondu nahi da.

3-David Lynchen Lost Highway pelikulako etxearen barandaren deskontestualizazioa eta honen formaren garapenetik. Etxe honek kanpoan duen barandan jarri da arreta bereziki eta bere formarekin esperimentatu da. Proposamen honetan, barandaren funtzioa baztertu eta errepikapenean oinarritutako eraikitze-prozesuetan jarri nahi da arreta.

Hiru lan-ildo, hiru material, hauetatik abiatzen da Centroa proiektua. Guztietan oinarrian dagoena, lan-prozesuaren baitako formaren inguruko hausnarketa zein esperimentazioaren lanketa da. Proposamen honetan, materiala batzen duen ezaugarri hori kontuan hartuta batetik, eta prozesuaren ideia presente izanda bestetik, artistak planteatzen duena, material guzti honen gainean eragitea da. Arkitekturaren legoaia interpelatzen duten materialak dira hauek, eta marrazkiaren bitartez aspektu formalei arreta jarriz, beste irakurketa batzuk egiteko aukerak ematen dituzten piezak eraiki nahi ditu. Pieza hauek arkitektura, eskultura eta marrazkia nahasten diren puntu lauso horretan kokatzea garrantzizkoa da, hauek alde biko aspektutik zein anbiguotasunaren tentsiotik deskribatzea, ezinbesteko bilakatzea interesatzen zaidalako.

 


 

Erakusketa: 2018ko otsailaren 2tik 16ra Egia kultur etxea-n, Baztan 21, Donostia
Inaugurazioa, 2018ko otsailaren 2an arratsaldeko 20:00etan.
Astelehenetik ostiralera 10:00-14:00 / 16:00-21:00
Erakusketa eratzen dituen piezak Julen Agirreren Centroa proiektuaren parte dira. Proiektua eremuak-en laguntza izan zuen 2015eko dealdi jarraituan.

  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
uztaila 2015