contornodesia. la hierba crece detrás

Lan-praktika gisa, ideia baten iturbururako ibilbideen identifikazioan jartzen da arreta.

Bideoak, bitarteko gisa, hainbat azal zeharkatuz haiei heltzen dien jatorrizko gairantz begiratzeko modua banakatzeko aukera ematen du.

Pantaila ere azala da, eta horren azpian egitea ageri da, definizio performatibo gisa; bertan, denborazkotasuna objektuak ematen du irudiaren gainean. Marrazkia, itzulpen gisa, mapa bat bezala planteatzen da, lurraldea zehaztu, ingerada mugatu eta azala erakusten duena.

Azala testura izan daiteke, hondorik gabeko ingerada, pertzepzio haptikoa, testurei buruzko informazioa ematen duen zentzumena. Edo, aitzitik, azala ingerada horren behaketa izan daiteke, bertatik ikusteko zer dagoen azpian, zer geruzak osatzen duten ikusi ahal duguna, azalaren konplexutasunetik abiatuta, geologo batek paisaia baten denborazko dimentsioa esploratuko balu bezala.

Ingerada horretan zehar begiratzeko modua banakatzea, gai bakoitza nola dagoen osatuta, ezkutatuta dagoenarekiko pertzepzioak… hori guztia proiektua osatzen duten eta paperez argitaratuko diren elkarrizketak lantzeko modura eramaten da.

Kokapen espazialarekin zentzu zabal batean zerikusia duten lanbideetan diharduten pertsonak elkarrizketatzeak hasierako gaiaren inguruko mintzaira bat sortzeko aukera ematen du, proiektu osoaren inguruko kontzeptuak lagundu eta osatzeko.

Elkarrizketek ikusgaitasuna ematen diete bilatzeko eta ekoizteko hainbat metodologia erabiliz espazio abstraktu edo konkretu batean erreferentzien kokapenaren inguruan lan egiteko eta gogoeta egiteko moduei.

Proiektua osatzen duen elementu bakoitzak kode bat bilatzen du, eta horren lan-metodologia jatorrizko mintzaira erkide bat lortzea da.

 


La hierba crece detrás argitalpenaren aurkezpena

Sandra Cuesta_La hierba crece detrás

2014ko urriaren 31n, 18:30-21:00
Libreria La caníbal. C/ Nàpols 314 (entre Indústria i Còrsega). Joanic, Verdaguer, Sagrada Família, Barcelona

Saioa abestietan esaten dena idazteko moduari buruz eta tope gisa marraztutako inguruneei buruz izango da. La hierba crece detrás zinetik abiatuta, Sandra Cuestak hainbat gonbidaturen ideiak biltzen ditu, guzti honi buruz hitz egiten dutenak (Teresa Iturrioz, Ion Munduate, Oscar Holgado, Maite Velaz, Joaquín Pascual). Berak abestuko ditu bere letrei oso itsatsita eta gordinetik oso hurbil dauden abestiak.
  • Sorkuntza artistiskoa
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
azaroa 2013