fem tour truck

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa.

Lehenengo fasea bideoarte feministaren esparruko lehiaketa bat balitz bezala aurkeztu da, eta formatu guztiek parte hartuko dute bertan: aktibismoak, performanceak, film laburrek eta bideo esperimentalek. Bigarren fasea hautatutako bideoetarako zinema-areto ibiltari eta jardueren areto gisa aurkeztu da. Kamioi bat izango da jaialdi ibiltariaren ikonoa, hark zine-areto, proiekzio-pantaila, garraiobide eta egitura gisa jardungo baitu. Jaialdiak igaroko ditu: Bilbo, Madril, Balentzia, Bartzelona eta Gasteiz Espainan, Covilha eta Lisboa Portugalen, Cuenca, Quito, Manta eta Guayaquik Ekuadoren, eta Bogotá Kolonbian. Izan ere, hiri horietako plaza publikoak erabiliko dira haren operatibo guztia abian jartzeko, hau da, performanceak, tailerrak, kontzertuak, eztabaidak eta ikuskizunak garatzeko, mota guztietako ekintzetarako aretoa XXI. mende betean eta kalean bertan.

Hiri horietako guztietako tokiko artistei jaialdian parte hartzeko gonbidapena egin zaie. Horiek, beren lanak zenbait formatutan aurkezteaz gain, foro akademiko batean parte hartuko dute, eta, bertan, jardunbide artistiko feministekin lotutako gaien inguruan duten ikuspuntua aurkeztuko dute 10 minututan. Eztabaida horren helburua oinezkoen arreta erakartzea izango da. Ez gara politikariak, baina politika egin nahi dugu, gorputza, generoa, sexu-askatasuna eta sexualitatea defendatzeko politika, gai horiek guztiek tabu izaten jarraitzen baitute, eta jakina, presente egongo dira bira honetan ere.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
ekaina 2016