II festival de publicaciones artísticas

Argitalpen artistikoa bere osagai guztiak eduki gisa baloratzen dituena da. Maketazioa, papera, azaleztapena, tamaina, “testua”ren zati dira, eta irudidun ipuina, fanzinea, kromo-albuma edo merkataritza-liburuxka arte-lan bihur daitezke, bertan jasotako gaia aintzat hartu gabe.

Lau egunetan zehar, euskarri horien arte-aukerak eta sormenetik hedapenera bitartean sortutako baldintzak agerian uzten dituzten erakusketak, tailerrak, konferentziak eta hitzaldiak eskainiko dira. Egileek, editoreek, liburu-saltzaileek, diseinatzaileek, bildumagileek eta banatzaileek gaur egungo testuinguruari buruzko ikuspegi bereziak eskainiko dituzte.

2014ko martxoaren 20tik 23ra, Rekalde Aretoan (Bilbo)

Egitaraua

martxoak 20, osteguna

10:30
Inprimategi bat bisitatzea. Grafilur enpresa bisitatuko dugu; han, liburu bat inprimatu eta koadernatzeko prozesu industrialak ikusiko ditugu.
www.grafilur.com

18:30
Nire libururik gogokoena. Bilera ireki honetan, parte hartzaileek beren ustez zoragarriak ziren bi edo hiru liburu erakutsi zituzten: ipuin ilustratu bat, produktuen katalogo bat, eleberri bat, artista-liburu bat, komiki bat, jarraibide-eskuliburu bat edo eta publizitateko liburuxka bat aurkez zezaketen.

martxoak 21, ostirala

11:00 – 13:30
Aldizkari Esperimentalen Sormen tailerra La Más Bella-rekin (bigarren saioa).

17:00
Dalpine.com. Sonia Berger eta Jose Manuel Suárez gaur egungo argazki-liburuen online denda baten arduradunak dira, eta nola bihurtu diren erreferente eta, orain, argitaletxe azaldu zuten. www.dalpine.com

18:30
Isidoro Valcárcel Medina eta Jaime Vallaure artistak eta editoreak buru bat zer den eta zer ez den azaldu zuten.

martxoak 22, larunbata

11:00 – 13:30
Aldizkari Esperimentalen Sormen tailerra La Más Bella-rekin (bigarren saioa).

17:00
Dalpine.com. Sonia Berger eta Jose Manuel Suárez gaur egungo argazki-liburuen online denda baten arduradunak dira, eta nola bihurtu diren erreferente eta, orain, argitaletxe azaldu zuten. www.dalpine.com

18:30
Isidoro Valcárcel Medina eta Jaime Vallaure artistak eta editoreak buru bat zer den eta zer ez den azaldu zuten.

martxoak 23, igandea

11:00

Aukezpena eta aldizkari experimentalen tailerraren balorapena La Más Bellarekin.

Erakusketa:
Los calendarios de La Vidak,  Iñaki Imaz eta Iñaki Rodríguez artisten proiektua. Hamarkada batean zehar, urtero artista baten egutegia argitaratu zuten: Gema Intxausti, Roberto Bergado, Ignacio Sáez, Chico y Chica, Jeleton, Fernando Bryce, Ane Meoki, Ander Lauzirika, Jon Mantzisidor
Isidoro Valcárcel Medina, El Naufraguito eta La Más Bellaren argitalpenak.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
martxoa 2014