iturfest 2018

Urriak 12 – 19

Iturralde auzoan egiten den kultura garaikideko jaialdia.  Iturralde auzoan, bai gune publikoan bai saltokietan, espazio eta denbora jakin baterako berariazko proiektuak garatzeko gonbita egiten zaie artistei. Aldi berean, lantegiak, kontzertuak, emanaldiak eta mikro-antzezlanak programatzen dira jaialdi-astean zehar. Iturfest jaialdia auzoarekin, auzoarentzat eta auzoan zehar antolatzen da, bertan bizi direnentzat eta bertatik igarotzen direnentzat. Artea eta kultura garaikidea egunerokotasunera hurbiltzea da ekimenaren asmoa, aurrez finkatutako hesiak hautsita, publikoa eta sortzailea elkar hurbiltzea, eta horretarako bitartekari-lana egitea. Iturfest Bilboko kultura-zentroetatik urrundu da, egunerokotasuna bestelako begirada batez ikusten du, egunerokotasunaren espazioak eta denborak eraldatu eta partekatzen ditu, artetik abiatuta eta artearekin bat.   Urtean zehar lekuko memoria biltzeko lana egiten da bizilagunekin batera. Aurtengoan, iazko ekitaldian bezala, auzoko irudi zaharren postalak banatuko ditugu, eta Iturralderen memoriari buruzko gida argitaratuko dugu. Iturfesten parte hartzen duten lokal guztietan egongo da gida eskuragarri.

 

Informazio gehiago:: https://antespacio.com/espacios/festival-iturfest-iv/

Parteartzaileak

2018ko edizioan artista hauek hartu zuten parte:

Ixone Ormaetxe, Xabier Barrios, Maria Paniego, Olga Ruíz, Poderic Vital, Amaia Molinet, Saray Pérez, El relincho de la yegua / Behor-irrintzia, Iñaki Landa, Oihane Sánchez – Pablo M. Garrido, Artaziak, Truca Rec.

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
iraila 2018